GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ikurrinari omenaldia egingo diote bihar konpartsek Bai Euskal Herriari-ren eskutik

Urtero legez, aurten ere Bilboko Aste Nagusian ikurrinari omenaldia egingo diote, bihar, Arriaga antzokiaren plazan. Aurten Bai Euskal Herriari ekimenak, beste eragile sozialekin batera hainbat atxikimendu bildu ditu, ikurrina ikur espainolen menpe ez dagoela aldarrikatzeko.

GARA

Bai Euskal Herriari ekimenak, bihar Bilbon ikurrinaren alde izango den ekitaldirako deialdiarekin bat egiteaz gain, atxikimenduak bildu ditu.

«Nazioa bat gara. Gurea ikurrina» esaldiarekin aurkeztu dute ekitaldia. Azken urteotan euskal nortasunaren aurkako estrategian pauso garrantzitsuak ematen ari direla salatu dute. «Espainiar ikurren inposaketaren osagarri izaten ari da euskal nortasun ikurren desitxuratzea» azaldu dute, administrazioetara ere heldu direla, hauek «mezu zatikatzaileak bidaltzen dituztelarik».

Adibide moduan, Gasteizko Gobernuaren aginduetara jarduten duen telebista publikoak egin duen Euskal Herriaren zatiketa aipatu dute: «Izatea iraunkorki desitxuratzen du, Euskal Herria Espainiaratuz», nabarmendu dute antolatzaileek. Ikurrina espainiarren banderaren menpeko ikur autonomiko gisa berrezaugarritu nahi dutela adierazi dute prentsa oharrean.

Urtetan zehar herritarren haserrea piztu izan du Aste Nagusietan bandera espainola zintzilikatzeak, eta hala ere, azkenik, iraunkorki jarri dute ikur hori.

Deialdia herritarrei

Atxikimenduak bilduta, Bilboko konpartsek kalejira herrikoia eta ikurrinaren omenaldia antolatu dituzte ostegunerako.

Ekitaldia arratsaldeko zazpietan egingo dute Arriaga antzokiaren plazan. Urtero bezala ikurrina jarriko dute, eta gero udaletxerainoko bidea egingo dute kalejiran. Amaiera ekitaldia izango da bertan.

Bai Euskal Herriari ekimenak, konpartsek antolaturiko ekintza honetarako babesa bilatu du eragile sozialen artean; hala, Euskal Herrian Euskaraz, Elkartzen, Bilgune Feminista, IPES elkartea, Askapena, ESAIT, Euskal Herriak Bere Eskola eta Ikasle Abertzaleak.

Deshabituación

El programa de deshabituación de tabaco se basa en seis sesiones, y en cada una se van dando consejos y reduciendo el hábito. Se calcula que entre un 10 y 20 por ciento lo dejan.

salaketa

«Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazioak administrazio espainola bera dela aldarrikatu nahi du, bandera espainola atarian esekiz».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo