GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Bi gazteen gorpuak aurkitu dituzte Donibane Lohitzunen

GARA |

Itsas bazterrean kokatzen den Donibane Lohizuneko Santa Barbara auzoan bi pertsonen gorpuak aurkitu zituzten atzo. Dirudienez, bi heriotzek ez dute elkarrekin inolako zerikusirik.

Itsaslabarrean goizeko zazpietan 17 urtetako gazte baten gorpua atzemana izan zen. Lehen ikerketek ezagutzera eman du- tenez gazteak bere buruaz beste egin zuen.

Bigarren gorpua arratsaldean aurkitu zuten auzo berean. Hilotza helikopteroz atera zuten eta arrazoia berbera izan litekeela uste dute, guztiz baieztatu ez den arren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo