GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

JOSU ASTRAIN UNANUA Administrazioan Euskaraz taldea

Euskara ez baloratzeko dekretua: UPNren iraina

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Gobernuaren 55/2009 Foru Dekretua gaitzetsi nahi du, Nafarroako Gobernuan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena.

203/2001 Foru Dekretua ez du baliogabetzen. Beraz, eremu mistoari dagokionez, lanpostu gutxi batzuetan izanen du eragina balorazio berriak.

Lanpostu gutxi horietan %3ko balorazioa merezimenduen baremoari dagokio. Horiek %30 direnez gero, %1eko balorazioa bihurtzen da lanpostu horietan.

Zenbait lanpostutan, balorazioa %2ra irits daiteke (merezimenduen baremoaren %6). Zoritxarrez, zehaztutako lanpostu horietan hori egitea Nafarroako Gobernuaren aukera da eta ez beharra, horrek ezinbestean euskaldunontzat dakartzan ondorio kaltegarriekin: erabiliko ez den aukera, alegia.

Eremu euskaldunean, Euskararen Legearen arabera, euskara baloratu beharra dago, ezinbestekoa ez denean. Nafarroako Gobernuak merezimenduen baremoaren %6 aurreikusi du (hau da, % 2). Zehaztutako zenbait lanpostutan %3ra irits daiteke balorazioa (baremoaren %10), baina beti aukera moduan utzita eta ez betebehar moduan.

Balorazio hori irrigarria da. Gainera, askotan, eremu guztietako lanpostuak nahasten direnez gero, balorazio hori kontuan hartu ohi du soilik lanpostua aukeratzerakoan (oposaketa-lehiaketa amaitu ondoren). Beraz, praktikan iruzurra are handiagoa izaten da. Hori gutxi balitz bezala, araua horrela interpretatzea ontzat eman zuten behin epaileek.

Eremu «ez euskaldunean» euskara ez du ezertxo ere baloratzen. Egia erran, legea aldatu beharra dagoela garbi dago.

55/2009 Foru Dekretua euskara ez baloratzeko dekretua da, eta euskaldunok garbi izan behar dugu hori, erabat errefusatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo