GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

ARKEOLOGIA

Munoandiko aztarnategiko indusketak bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatuak

Gipuzkoako Azpeitia eta Azkoitia herrien artean aurkitzen den Munoandiko aztarnategira joateko aukera izango da bihar goizean. Burdin Aroko herri harresitua aurkitu zuten leku horretan eta bisita gidatuaren bidez, Aranzadi Zientzia Elkartea bertan egiten ari den indusketa arkeologikoa ikusteko eta ezagutzeko aukera izango da. Bisita goizeko hamarretan abiatuko da Kukuherri aterpetxetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo