GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Nomadak Lehuntzeko futbol zelaian sartu dira

p015_f02_88x112.jpg

GARA |

Atzo hogei karabana berri sartu ziren Lehuntzeko futbol zelaiean igandean instalatu ziren hirurogeien ondoan. Pierre Guillemotonia, herriko auzapeza, nomadekin hitz egiten saiatu zen herriko estadioa utz dezaten. Hitzen bitartez karabanek herriko zelaia uzten ez baldin badute tribunaletara joko duela adierazi du. Auzapezak justizian konfidantza handirik ez duela esan du, Angeluko kasuan epaitegiek nomadei arrazoia eman baitzieten nahiz eta udalak legearekin bat egiten zuen.

Futbol zelaiko lurrak duela gutxi berritu ditu Herriko Etxeak, izan ere joan den urtean tokian ezarri ziren kabaranek zelaiko belarra oso egoera txarrean utzi zuten. Guillemotoniak belarraren konponketak milaka euroko balioa izan dituela jakinarazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo