Abantailaz fidatu gabe, burua hotz Ipar Poloan
Atzoko lau ordu inguruko hegaldiaren ondoren, gaur entrenatuko dute zuri-gorriek, 19.00etatik aurrera. Ocioren belauneko mina eta Toquero eta Muniainen artean zein aukeratu dira Caparrosen buruhausteak.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Atzo eguerdian abiatu zen Athleticeko expedizioa Norvegia aldera Tromsoeren aurkako kanporaketako itzulerako partidarako. Nahiz eta Superkopan Bartzelonaren aurka belarrondoko galanta jaso, itxaropentsu zeuden talde zuri-gorriko jokalariak Loiuko itxaron gelan, hegazkina hartu bezperako azken minutuetan.
Helburua, Tromsoeko futbol zelaia. Ipar Polotik 350 kilometrora, hamar gradutik beherako tenperatura eta belar artifizialez eginiko berdegunea. Lau ordu inguruko bidaia zuten jokalari eta zaleek -ehunen bat, gutxi gorabehera- Fernando Garcia Macua presidentea buru zutelarik. Hurrengo entrenamendu saioa, berriz, gaur, neurketa bezperan, izango dute Joaquin Caparrosen gizonek, 19.00etatik aurrera; hots, biharko neurketa jokatzeko jarritako ordu berean. Joaneko partidako 3-2ko aldeko emaitza baliatuz aurrera egitea dute xede; izan ere, asko baitago jokoan, hiru bat milioi euro inguru, hain zuzen.
«Oso partida garrantzitsua daukagu ostegunean -bihar, alegia- eta berau aurrera ateratzeko prest gaude», onartu zuen Gaika Toquerok hegazkina hartu aurretik egindako adierazpenetan. «Aldeko emaitza daramagu, baina arrisku handia dauka. Beraiek 1-0 irabazten baldin badute kanpoan geratuko ginateke. Horregatik, irabaztea espero dugu, eta neurketa hasieran dirudiena baino errazagoa izan dadila espero dugu», esan zuen.
Javi Martinezen aburuz, berriz, «180 minutu dituen kanporaketa batean ez dago faboritorik. Egia da lehenengo zatia abantaila apur batekin amaitu genuela, baina horrek ez du ezer erabakitzen».
«Inola ere ezin duguna egin zera da: aldeko dugun 3-2koa zaintzeko berdinketaren bila joan, edo emaitzarekin jokatu. Horrela ekiten badiogu, gaizki ibiliko gara», gaineratu zuen Aiegiko erdilariak.
Fernando Llorenteren ustez, berriz, «Tromsoek soilik gauza pare bat egiten daki, baina inork gutxik bezala egiten du dakien hori. Erakutsi zuen joaneko neurketan zeinen talde arriskutsua den. Hargatik, azken orduko ezustekorik izan ez dezagun, lehenengo unetik irten beharko dugu garaipenaren bila».
«Nik ustez, maila ona emanez gero, eta kanporaketa gurea dela pentsatuz ez bagoaz, asko aurreratuko dugu ligaxkarako sailkatzeko. Gainera, ilusio handiz hartzen dugu Europan beste sei neurketa jokatzeko aukera izatea», gaineratu zuen.
Bestalde, kanporaketa pasatzeko gakoa atzeko lerroaren sendotasunean egongo omen da Toqueroren hitzetan. «Atea hutsean edukitzea lortuz gero, aurrera egingo dugu. Beraz, gakoa gu atzean indartsu egotea izango da», adierazi zuen.
Aldaketak hamaikakoan
Biharko neurketari begira, igandeko partidarekiko aldaketa dezente egingo ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak. Hala, Llorente, Javi Martinez, Susaeta eta enparauek jokatuko dute.
Antza denez, pare bat zalantza baino ez omen dauka Utrerako entrenatzaileak. Batetik, Aitor Ociok min du belaunean eta Caparrosek deialdian sartu badu ere, ikusteko dago atzelari gasteiztarra hasieratik arituko den ala ez, eta ezin izango balu jokatu, zeinek beteko lukeen haren lekua. Bigarren aurrelari posturako ere lehia itxia omen dago Gaizka Toquero eta Iker Muniain gaztearen artean.
Zuri-gorrien hitzetan, Tromsoeri irabazteko asmoz irten behar dute lehenengo unetik. «Berdintzera edo emaitzarekin jokatzera zelairatzen bagara, gaizki ibiliko gara», zioen Javi Martinezek.
El presidente Fernando García Macua, que no pudo estar en la vuelta frente al Young Boys, los directivos José Antonio Zarate, Jorge Alejandre, Julio Garaizabal y Sandra Aurtenetxe, así como José Ángel Iribar, compusieron la representación institucional del Athletic en el aeropuerto de Loiu.
Los jugadores rojiblancos Javi Martínez y Óscar de Marcos fueron convocados ayer por la selección española sub-21 para los partidos ante Polonia y Liechtenstein que se disputarán respectivamente, el 4 y el 7 del próximo mes de setiembre.
La RFEF designaba en la jornada de ayer al colegiado Clos Gómez para dirigir el partido de Liga Athletic-Espanyol. Éste fue el colegiado que suspendió el Betis-Athletic del 15 de marzo de 2008, tras el botellazo recibido por el guardameta sopeloztarra Armando Ribeiro.