GARA > Idatzia > > Kultura

Bideoklipen maratoia Gasteizen

Gasteizko Foruen plazan bideoklip maratoia egingo dute datorren irailaren 11n. «Luna KREA 09» proiektuaren gauean, ikus-entzunezko errealizadore gazteen proposamenak ikusteko aukera izango da. Horretarako aurkeztutako berrogei lanetatik hamabost aukeratuko dituzte irailaren 11n arratsaldeko 16.00etan hasi eta goizeko 2.00ak bitartean etenik gabe proiektatzeko. Aukeratutako lanen egileek 200na euro jasoko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo