GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Nafarroako eskuinak ez du «polo erregionalistarik» behar, PSNren bermea izanda

CDN alderdiak 2011ko foru hauteskundeetarako Nafarroako eskuineko alderdiak -UPN, PP eta CDN bera- koalizio batean biltzeko atzo plazaratu zuen proposamena entzunda, Nafarroan Gobernu abertzalea osatzeko «arriskua» dagoela pentsa lezake euskal herrialde horretako gorabehera politikoen gutxieneko ezagutza ez duenak. Hala ere, ez dago horrelako «arriskurik». Eskuina koalizio batean biltzeko proposamen hori CDN botere guneetatik kanpo geratzeko beldurraren erakusgarri baino ez da. UPN, aitzitik, ez da abertzaleen beldur, ezta botere guneetatik kanpo geratzeko ere, horregatik berehala erantzun dio CDNri «koalizioetan pentsatzen hasteko goizegi» dela. Izan ere, abertzaletasunari aurre egiteko ez dute «polo erregionalistarik» behar. Ezker abertzalea legez kanpo utzita, PSE-PSN da eskuineko indar espainolistek duten bermerik onena, azken foru hauteskundeen ondoren argi asko utzi zuenez. Eta Nafarroan ez ezik, Hego Euskal Herri osoan. Nolanahi ere, horren maiz «frontismoa» salatzen duten horiek ez dute inolako arazorik, behar dutenean, frontea osatzeko, Berriozarren erakutsi duten bezala -kasu horretan Nafarroako EBren gehigarriarekin- .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo