GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Oiartzungo udaletxean pintada faxistak agertu dira birritan azken egunotan

p014_f01.jpg

GARA

Faxistek egindako mehatxuak agertu ziren atzo goizaldean Oiartzungo udaletxeko horman idatzita, eta amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, ez da hilabete honetan erakunde honek jasan duen eraso bakarra izan.

Falangearen aldeko pintadak egin dituzte udaletxeko horma batean, zehazki, «Vigilancia y terror falangista» eta «gora españa» irakur zitekeen, Falangearen ikurraren alboan.

Lau Haizeetara Gogoan plataformak gogor salatu ditu azken egunotan Euskal Herrian frankismoaren biktimen aldeko oroitarrien aurka egindako eraso faxistak, Ezkaban eta Aitzoainen gertatutakoak kasu. Eraso horien aurrean, genozidio frankistaren oroimen historikoa berreskuratzeko lanean indarrak biderkatzeko deia egin eta suntsitutako oroitarriak berriro eraikitzea proposatu du plataformak.

Aralarren arabera, eraso faxistek «beharrezkoa duten hornidura ideologikoa» UPN, PSN eta PPren eskutik jasotzen dute, eta hiru alderdioi «pentsamendu bakar eta baztertzailean» oinarritutako mezuak zabaltzea leporatu zien. Poliziak eraso hauen aurrean erakutsitako geldotasuna ere kritikatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo