GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Karmele Jaio 2009/8/28

Zalantzak

DEIA

Sinistea zalantza egitea baino askoz errazagoa da. Horregatik egiten dugu egunero pertsona batzuk onak eta besteak gaiztoak direla sinisteko ahalegina, gure kontzientzia askoz lasaiago geratzen delako gu onen taldean gaudela pentsatuz gero. (...)

Horregatik eskatzen ditugu bizitzaren azalpen sinplifikatuak, eta txalotzen ditugu hitzaldi borobilak, erabatekoak, garbiak. Bizitza ordenatzen laguntzen digutela uste dugu, txikitu egiten dutela kontuan hartu gabe. Horregatik telebistako informatiboek egunean gertatu denaren berri ahalik eta modu sinplifikatuenean azaltzen digute, moldeko ogia bezala xerra bigunetan irentsi dezagun. Eta gu pozik.

(...) Esaldia bukatzean eta kitto esaten duen jendea dago modan, eta zalantza egiten duenari mesfidati begiratzen zaio.

Baina bizitza, mundua, errealitatea, konplexuak dira. Egoera bakoitzak analisia eskatzen du, ikuspuntu batetik eta bestetik begiratzea. Eta behin alde ezberdinetatik begiratuz gero, askoz zailagoa izaten da sinismen irmoak mantentzea. Eta jarrera logikoena zalantza da.

Normala da burua galderaz beteta edukitzea, baina jendeak ez ditu galderak nahi, erantzunak baizik. Eta erabatekoak. Horregatik telebistan arrakasta gehien duten tertulianoak eta kitto-ren taldekoak izaten dira. Zalantza egiten dutenak ez dute jokoa ematen, galdera gehiegi egiten dituzte, eta entzuleari burua nahastu baino ez diote egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo