KONTZERTUA
Gu Gira kantaldia Hondarribian aurkeztuko dute datorren asteartean
Gu Gira kantaldia Hondarribira iritsiko da irailaren 1ean. Donostia, Gasteiz eta Bilbotik igaro ondoren, datorren asteartean Hondarribiko kiroldegian ikusi ahal izango da kontzertua. Bertan, besteak beste, Urko, Gontzal Mendibil, Txomin Artola, Gorka Knörr eta Niko Etxart kantariak izango dira. Kantaldiaren helburua, «orduko euskal gizartearen eta euskaltzaleen taupadak birkontatzea» dela adierazi dute antolatzaileek.