GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

TOP 14

Biarritzek behartsuei laguntzen jarraitzen du

BOURGOIN 22
BIARRITZ 17

J.L. | BAIONA

Biarritzek behartsuei laguntzen jarraitzen du. Ez da batere aldatu, iazko bide beretik doa. Aukera paregabea zuten atzo lapurtarrek Bourgoinen zelaian: etxekoak jokatutako bi partidak galduta ziren, diru arazo handiak dituzte... Dena egokia zen lapurtarrentzat, baina oraingoan ere galdu egin zuten, nahiz eta defentsako lanari esker puntu bat eskuratu ahal izan zuten behintzat.

Puntu horrek, ordea, ez du euskaldunen helburua betetzen, eta Jean Michel Gonzalez entrenatzaileak nahiko haserre amaitu zuen partida, eta ez da gutxiagorako. Pasa den asteko garaipenaren ostean, aukera ederra zuten lapurtarrek garaipenen bidetik jarraitu eta lehen postuetan kokatzeko, baina ez da posible izan. Zuri-gorriak ez ziren ongi aritu, huts dezente egin zituzten, batez ere atzean, eta aurkariak baino entsegu gehiago lortu arren, ez zuen balio izan garaipena lortu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo