LEHEN MAILA
Bi asteko atsedena, hileko lan gogorrari aurre egiteko
Bost neurketa jokatu beharko dituzte zuri-gorriek irailean, Europa Leagueko bat eta Ligako beste lau.
GARA | BILBO
Datorren urtean Hegoafrikan jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapen-neurketak tartean direla-eta, Lehen Mailak bi asteko geldialdia izango du. Athleticek gauza asko hobeto behar dituela esan izan da egunotan, baina igandean Espanyolen aurka lortutako garaipenak eta jokoaren hobekuntzak arnasa eman die zuri-gorriei.
Andoni Iraola «lasai» agertu zen atzo prentsaurrekoan Ligako lehen jardunaldian lortutako emaitzarengatik, baina «badakigu oraindik gauza asko falta zaizkigula hobetzeko», adierazi zuen gipuzkoarrak. «Guretzat garrantzitsua zen lehen partida irabaztea. Hasiera ona egin ezean, badakigu zenbat kostatzen den gero horri buelta ematea».
Athleticek, gainera, irabazteaz gain, bere atea hutsean geratzea ere lortu zuen, denboraldiaurrean ez bezala, izan ere, gol gehiegi jaso zituen, bai Europa League txapelketan eta bai lagunartekoetan. Honen aurrean, honakoa adierazi zuen Iraolak: «Iazkoan gol kopuru handia jaso genuen, eta aurten gutxiago izatea nahi dugu; gauzak egiteko daude oraindik, baina hobeto da orain hobetzea, emaitza onak lortzen ari baikara».
Argi dago jokoaren norabidea hobetu nahi izanez gero, orain dela hori egiteko garaia. Bi asteko atsedenak indarrak hartzeko balio beharko die jokalariei. Izan ere, oso hilabete estua edukiko dute zuri-gorriek Ligako eta Europa Leagueko partidei dagokionez.
Gaur bertan, Sestao River taldearen aurka arituko dira Las Llanas zelaian (20.00etan), eta hilaren 9an Haroren aurka neurtuko dira kanpoan (19.00) -lagunarteko neurketak dira biak-. Benetako txapelketari dagokionez, hauek dira jokatu beharko dituzten neurketak: Austria Viena etxean (hilaren 17an), Jerez kanpoan (13an), Villarreal etxean (20an), Tenerife kanpoan (23an) eta Sevilla etxean (27an).
Zigorrak
Iraola pozik agertu zen, ordea, hainbeste norgehiagoka jokatu behar horrekin. «Zorionez, denboraldi gogorra izango dugu, hainbeste partida izatea guk irabazi baitugu», azpimarratu zuen eskuin hegalak.
Albiste txarra Javi Martinezek eta Oscar De Marcosek eman zuten, UEFAk zigortuta ezin izango baitute Austria Vienaren aurkako neurketa jokatu, Norvegiako Tromsoeren aurka bigarren txartel horia ikusi baitzuten bi jokalariek.
El Athletic sacará a la venta un abono para sus socios para presenciar los tres partidos de la fase de grupos de la Europa League en San Mamés frente al Austria de Viena, el Nacional de Madeira y el Werder Bremen. Los precios son de 75 euros para las localidades de Tribuna Principal, 60 para el resto de tribunas, 51 en las preferencias Lateral y Este, y 33 en las preferencias Norte y Sur. También venderá billetes individuales para cada encuentro a precios que oscilan entre los 30 y los 15 euros -socios- y los 75 y 35 -no socios-.