ANTZERKIA
Mametek Bush lehendakariari buruz egindako satira, Donostiara heldu da
Donostiako Antzoki Zaharrak «Noviembre» antzezlana aurkezten du asteon, David Mametek idatzi lana, Bushen antza duen lehendakari estatubatuar bat agertzen duena. Santiago Ramos antzezle nagusiaren esanetan, «politikariei buruzko komedia lotsabako baten aurrean gaude». Egunero antzezpen bana izango da igandera arte, eta ostiralean bi.