GARA > Idatzia > Kultura> Musika

DVD-A

Gatibuk zuzeneko DVDa grabatuko du hilaren 24an Durangoko Plateruenan

Alex Sardui buru duen Gatibu talde gernikarrak zuzeneko DVDa grabatuko du datorren 24an Plateruena kafe antzokian. Kontzertua 22.00etan hasiko da eta sarreren prezioa 8 eta 10 euro artekoa izango da. Ez da aurtengoan Gatibuk zuzeneko kontzertuak grabatzen dituen lehenengo aldia, izan ere, azken hilabeteotan zuzeneko irudiak eta audioa grabatu dituzte Donostian, Gernikan eta Bilbon eskaini kontzertuetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo