GARA > Idatzia > Kultura> Musika

JAIAK

Rock & Rolla eta Ttan Ttakun protagonista Txomineko jaietan

Loiola-Martuteneko Txomineko jaiek rock & roll gau sutsua biziko dute gaur. 21.00etan, Motörheaden bideo emanaldia eta Azoka musikala (saldu, erosi zein trukatzeko) egingo dira eta, 22.30etatik aurrera, kontzertu sorta izango da nagusi Gassangreb, Keep Diggin, Rusoblanco eta Bondi 22 taldeekin. Bihar, Ttan Ttakun Style gaua ospatuko da 21.00etik aurrera. Bertan, Urban Breakers, Lirika de Zerdos eta Under Selector, Soma Sound System eta Novato & Mad Muasel, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo