GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikasturte hasieran A gripea hizpide; kezka ez baina

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ikasturte hasierako eguna izan zen atzo eskola publiko eta ikastoletako ikasle, irakasle eta hainbat gurasorentzat. Txikien negarrak urteroko irudia dira, baina atzokoan ezohiko hizpidea izan zen nagusi guraso, irakasle eta ikasleen artean, A gripea alegia. Hizpide bai, baina ez gehiegizko kezka. Badirudi arduradun politikoek jotako alarmak ez dituela herritarrak larritzeraino izutu. Zenbait gurasoren ustez, Nafarroan ikasturtea mailakatuta hasteko asmoak ez du zentzu handirik. Nolanahi ere, kezka baino areago ziurgabetasuna zen nabariago haiengan. Bestetik, Ipar Euskal Herrian arazo handia den irakasle falta aurten ez da hain handia izango, Barkoxen (Zuberoa) eskasia hori nabarmendu bazuten ere. Eta ikasturte hasiera honek titular handirik izan ez duen arren, hainbat guraso haserrarazi eta hunkitu dituen gertakaria ere ekarri du: herrialde horretan bertan, Gamere-Zigako eskolaren ixtea, ikasle gutxi baititu, omen. Hango zazpi ikasleak, gurasoak eta herriko lagunak eskolan ziren atzo, iritsiko ez zen irakaslearen zain. Gauza batzuetarako behar beste diru publiko eta gehiago bideratzen dute; beste batzuetarako, berriz, deus ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo