GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

IKUSKISUNA

«Mirande Kabareta» eta errezitaldia, «Poesia orduak» jaialdian

«Poesia orduak» jaialdia ospatuko da Euskal Jaien egitarau barruan. Astelehenean, Pako Aristi, Jose Luis Otamendi eta Irati Jimenez idazleek poesia errezitaldia eskainiko dute, Igor Estankonaren gitarrak lagunduta. Asteartean, berriz, «Mirande Kabareta» ikuskizunarekin, Jon Mirande idazlearen bizitzako hainbat pasarte ezagutzeko aukera izango da. Kabareta eta antzerkia uztartzen dituen obra hau Edorta Jimenezek idatzitakoa da eta, egileaz gain, taula gainean Galder Perez eta Ane Zabala ere izango dira, Txuma Murugarren eta Rafa Acebesen musikaz lagunduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo