GARA > Idatzia > Euskal Herria

NOMADAK

Donibane Lohizunen ziren nomadek presioa dela-eta estadioa utzi dute

Joan den igandean Donibane Lohizuneko Xantako auzoan dagoen kiroldegiko futbol-zelaia okupatu zuten karabanek atzo eguerdian utzi zuten eremua. Prefetak kiroldegia gaur uzteko agindua eman zien, baina beraiek helegite bat aurkeztu zuten igandera arte gelditu ahal izateko. Errekurtsoak ez du aurrera egin eta atzo segurtasun indarren presioaren ondorioz estadioa utzi egin zuten. Lehuntzeko futbol-zelaian astebete igaro zuten 80 bat karabanek auzapezarekin akordioa lortu eta gero joan den igandean ezarri ziren Xantakon.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo