GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Errepresioaren aurrean bat egiteko deia

Amnistiaren aldeko mugimenduak eta uda honetan errepresioak zuzenean jo dituen hainbat herritarrek atzo aurkeztutako balantzea ezaguna da, eta ikaragarria. Eguneroko albisteak jarraitzen ez dituenak ere izan du bere udalerrian edo ondokoan izandako istiluen berri, eskubideen aldarrikapena batetik eta, bestetik, aldarrikapen horri bortxaz erantzun dion Ertzaintza protagonista izan dituzten istiluak eta gertaerak. Gerra zikinaren susmoa piztu dituztenak, urte luzeetan egin izan diren manifestazioak bezala mus partidak ere galarazten dituztenak... Horien guztien balantzeak zenbait hilabetetakoa barik urteetakoa ematen du: Jon Anza, Alain Berasategi, Kontsuelo Agirrebarrena, Lizarra, Iruñea, Gernika, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Berriozar, Lizartza... eta beste hainbat izen eta leku biltzen dituena. Horiek horrela, amnistiaren aldeko mugimenduak «salbuespen egoera» gainditu eta eskubide demokratikoak berrezartze aldera, indarrak batzera deitu zuen.

Eraso bortitz horren xedea herri aldarrikapen askoren izaera politikoa ukatzea da, baina presoen argazkiak kenduta ere, Euskal Herriko egitate mingarri hori ezabatzen ez den bezala, abiatu duten errepresio bolada horrek ageriago utzi du izaera politiko hori, eta irtenbide demokratikoa emateari uko egiteak gordinago agerrarazten ditu gatazka politikoaren ondorioak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo