GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Zinemaldiaren 57. edizioak erakargarri ugari eta askotarikoak dakartza

Donostia Saria nork jasoko duen ezagutarazi ez bazuten ere, Brad Pitt aktorea eta Quentin Tarantino zuzendaria Donostian izango direla iragarri zuten atzo Zinemaldiaren aurkezpen ofizialean. Hainbaten ustez, hori izango da 57. edizioaren erakargarri nagusia; beste batzuek, berriz, erakargarritasuna, egileen izenetan baino, istorioetan eta filmetan bilatuko dute. Nolanahi ere, izen ospetsu ugari izango dira Donostian, zalantzarik gabe, beren lanek emandako ospe onaren jabeak: Ang Lee, Jim Jarmusch edo Sail Ofiziala zabalduko duen Atom Egoyan zuzendariak; eta Robert Duvall, Chiara Mastroianni, Ariadna Gil eta beste hainbat aktore. Anoetako belodromoa hiru dimentsiotako filmak ikusteko areto bihurtuko da, Europako handiena. Eta, jakina denez, Zinemira, euskal zinemaren saila, estreinatuko dute.

Zinemaren jaia hasi da. Zorioneko daude zinemazaleak. Espero izatekoa da orain artean erakutsitako mailari eutsi eta, ahal bada, hura gainditzea. Espero izatekoa da, halaber, Zinemaldian aurten lehen aldiz euskal zinemak izango duen berezko saila haren gaitasuna garatzen laguntzeko lehenengo urratsa izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo