Lurrean zeudenak talibanak ote ziren jakin gabe egin zuen eraso NATOk
Ostiraleko bonbardaketak asko harrotu ditu okupatzaileen hautsak. Alemaniak bere tropen jarduera defenditzeko ahalegina egiten du; frantses Estatuak esaten du gertatutakoa ondo argitzea dela orain lehentasuna; eta Kunduz probintzian jakitera eman dute gutxienez 150 zibil hil zituztela F-15E hegazkinak botatako misilek. Bonbardaketa bat egin aurretik kontuan hartu beharreko protokoloari ez ziotela jaramonik egin ondorioztatu dute NATOko ikerlariek.
GARA |
Kunduzeko biztanleek kontatu dutena bat dator NATOk abian jarri duen ikerketak utzi dituen lehen ondorioekin. «The Washington Post» egunkariak ikerlarien lanaren berri izan du. Horren arabera, hegazkin batek bidalitako irudiak kontuan hartuta erabaki zuten bonbardaketa egitea. Baina irudi horiek ez zuten argitzen nor zegoen lurrean, alegia, zibilak ala talibanak ote ziren. AEBetako egunkariaren arabera, hegazkinak bidalitako irudietan makina bat puntu beltz ageri zen kamioien inguruan: han bildu ziren pertsonen irudi termikoak ziren puntuak, baina ez zuten argitzen armarik ba ote zuten ala ez. Telefonoz jasotako informazio bakar bat, bertan zeuden guztiak talibanak zirela esanez, nahikoa izan zen alemaniar militarrek, Georg Klein koronelak, aire erasoaldia eska zezan. NATOk bidali duen ikerketa taldeak uste du 125 pertsona hil zirela, eta «gutxienez horietako 24» zibilak zirela.
«The Washington Post» egunkariak nabarmendu du bonbardaketa agintzeko erabakitzerakoan ez zituztela aintzat hartu Stanley McChrystal ISAFeko buruak tankerako sarraskiak saihesteko abian jarritako taktika berriak, informazio iturri bakar bat ez baita nahikoa zibilak egon daitezkeen lekua erasotzeko agintzeko.
Kunduz probintziako Chahar Dara barrutiko biztanleek, ostiraleko bonbardaketak eragindako sarraskia jasan behar izan dutenek, aire erasoak gutxienez 150 zibil hil zituela jakinarazi diote Pajwok Afganistango berri agentzia independenteari. Beste 20 lagun zaurituta eraman zituzten, iturri horrek emandako datuen arabera.
Haji Aman herrixkan gertatu zen sarraskia. Bertakoek esan dute ez zegoela bonbardatutako kamioien inguruan milizianorik, guztiak zibilak zirela. Talibanek ezin izan zituzten lapurtutako kamioiak beraien basera eraman, eta ondoko herrixketakoei esan zieten erregaia hartzeko. Gerrillariek alde egin zuten, eta berrehunen bat pertsona geratu ziren ibilgailuen ondoan, sekulako pobrezia duen eskualdean asko estimatzen baita gasolina debalde edukitzea. Batzuek erabili egingo zuten, eta saldu gehienek, sarraskia gertatu izan ez balitz. Yaqubi herritik kamioiak zeuden lekura joandako 50 pertsona hildakoen artean daude, horietako 15 umeak. Erasoan bi seme galdu zituen gizonezko batek adierazi dio agentziari hegazkina iritsi zen unean ez zegoela milizianoen arrastorik. Beste emakume batek esan du berak bere etxeko bost lagun galdu dituela bonbardaketan: hiru seme, senarra eta biloba bat. Biztanleek 50 hilobi erakutsi zieten Pajwok agentziako kazetariei. Maulvi Naeem herrixkan, berriz, 20 hildako izan dituzte.
«The Washington Post» egunkariko kazetari batek NATOko ikerlariekin joateko baimena jaso du. McChrystalek gertaera hau zalantza izpirik utzi gabe argitu nahi duela adierazten du baimenak, sarraskiak sekulako eragin politikoa izan baitezake.
El presidente de Afganistán, Hamid Karzai, estaría rozando la mayoría absoluta en los comicios presidenciales, según el último recuento de la Comisión Electoral (IEC), mientras sus rivales continúan denunciando un fraude masivo en los comicios. Las IEC ha decidido anular por «fraude» los resultados de 447 colegios electorales, sobre los casi 26.000 que fueron habilitados en todo Afganistán el pasado 20 de agosto.
Con datos referidos al 74,2% de los colegios, Karzai obtiene el 48,6% de los votos, un resultado que le sitúa muy cerca de proclamarse presidente sin necesidad de acudir a una segunda vuelta, para lo cual necesita superar el 50% de los sufragios. El actual presidente se ha hecho con 2.089.179 de un total de 4.295.326 votos válidos, muy por delante de su principal rival, el ex ministro de Exteriores, Abdullah Abdullah, quien ha obtenido por el momento 1.361.247 sufragios, el 31,7%.
Abdullah ha calificado varias veces el recuento como una «farsa» y el sábado solicitó sin éxito a la Comisión Electoral que suspenda el proceso de escrutinio, tras referirse a los fraudes cometidos en varias áreas de las provincias más afines a Karzai. Según el equipo de campaña de Abdullah, la IEC ha dado por buenos resultados en urnas donde Karzai obtuvo bien la totalidad de los apoyos, bien votos en números redondos -300, 500...-, lo que alimenta sus sospechas, porque los fajos de papeletas contienen 100 sufragios. Aunque la Comisión se niega a parar el recuento, el secretario del organismo, Daud Ali Najafi, anunció ayer que los votos de 447 urnas del país han quedado anulados por las irregularidades. GARA