
Lurrean zeudenak talibanak ote ziren jakin gabe egin zuen eraso NATOk
Ostiraleko bonbardaketak asko harrotu ditu okupatzaileen hautsak. Alemaniak bere tropen jarduera defenditzeko ahalegina egiten du; frantses Estatuak esaten du gertatutakoa ondo argitzea dela orain lehentasuna; eta Kunduz probintzian jakitera eman dute gutxienez 150 zibil hil zituztela F-15E hegazkinak botatako misilek. Bonbardaketa bat egin aurretik kontuan hartu beharreko protokoloari ez ziotela jaramonik egin ondorioztatu dute NATOko ikerlariek.