GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

XIBA

Herrien arteko jokoen finala, larunbatean Lezon

GARA | DONOSTIA

Herriko festak ospatzen ari direla aprobetxatuz, Xiba, Euskal Herrien Arteko Jokoen finala jokatuko dute larunbat honetan Lezon, herriko plazaren ondoan dagoen frontoi irekian goizeko hamaiketatik aurrera.

Aurtengoa txapelketa antolatu duten seigarren urtea da, eta eta euskal herrialde guztietatik bertaratutako 24 taldek parte hartuko dute final handi honetan. Aurreko hilabeteetan herrialde bakoitzeko kanporaketak izan dira, eta horren arabera, Aramaio, Aiaratarrak, Tutxurri eta Anboto izango dira Arabako ordezkariak; Durango, Areatza, Mungia eta Etxemaritxu Bizkaikoak; Itsasu eta Angelu lapurtarrak; Baigorri eta Amikuze baxenabartarrak; Zuberoa taldeak ordezkatuko du dagokion herrialdea; Goizueta, Leitza, Etxarri, Iruherri izango dira Nafarroa Garaiko ordezkariak; eta azkenik, Idiazabal, Zizurkil, Igeldo, Oiartzun, Pasaia, Lezo eta Beasain, etxean arituko diren gipuzkoarrak.

Baina kirol lehiaz harantzago doan proiektua da Xiba, euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatu nahi duen egitasmo bat denez. Kirol probak amaitutakoan parte-hartzaile guztiek herri bazkaria egingo dute eta festa egun osora luzatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo