GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

San Mateoko feria gaur hasiko da

Lau oilar sartuko dituzte Las Gaunas-eko kaiola txikian

Titin III.a, Gonzalez, Bengoetxea VI.a eta Olaizola I.a aurrelariak binaka arituko dira aurreneko bost koadroetan sartuta, ezohiko sanmateoei hasiera emateko.

p029_f02_13958.jpg

GARA |

Ezohiko hasiera izango du gaur San Mateo pilota feriak, udako azken hitzordu garrantzitsuak. Bitxia izango da lekua, Las Gaunas kiroldegiak Adarraga pilotalekua ordezkatuko baitu aurten, eta bitxia izango da aurreneko neurketa, lau aurrelari binaka bost koadroan sartuta arituko baitira nor baino nor. Hiru partidaz osatutako jaialdia 19.15ean hasiko da eta ETBk 22.00etatik aurrera eskainiko du.

Lau eta Erdiko Txapelketa laster iritsiko den arren, aurrerapen bitxi bat ikusteko aukera izango dugu gaur. Titin eta Gonzalez, Aspe-tik, eta Bengoetxea VI.a eta Olaizola I.a, Asegarce ordezkatuz, neurtuko dira bikoteka, pilotak bosgarren koadrotik atzera punpa egiterik izango ez duen neurketan.

Partida Logroñon izanda, ikusleek Titinen erremateekin gozatzeko itxaropena izango dute batez ere, baina ikuspegi orokorrago batetik begiratuta, kontuan hartzeko beste hainbat faktore ere egon litezke: pilotarien kokapena -aurrean eta atzean edota ezker-eskuin-, airez edo botez jokatzeko joera, atzean dabiltzanek jokaldia egiten ahalegintzeko izango duten ausardia... Azken egunotan Las Gaunas pilotalekuan egin dituzten lanen emaitza ikusteko ere aukera ona izango da gaurkoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo