GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Aviron bere zaleen aurrean menderatzea oso zaila da

Lapurtarrek ez zuten partida handia egin, baina beharrik ere ez zuten izan.

p034_f01_12167.jpg

AVIRON 26

MONTPELLIER 3

Jon LEUNDA | BAIONA

Avironek argi eta garbi utzi zuen atzo, beraiei etxean min egitea oso zaila dela. Liga honetako hirugarren partida zuten atzo beren zaleen aurrean, eta hiruretan erraz lortu dute garaipena. Atzo ez zuten aurreko bietan bezain joko ikusgarria erakutsi, baina erabat nagusitu ziren.

Avironek gogoz ekin zion neurketari. Joan den asteko derbian izandako porrota ahaztu eta garaipenen bidera itzuli nahi zuen, leku arriskutsuan sartzen ari baitzen. Eta ez zuen ez hutsik egin.

Bederatzigarren minuturako, aurretik ziren, Beñat Arraietek ez baitzuen bere lehen zigorra alferrik galdu. Hortik aurrera lanean jarraitu zuten, joko ikusgarririk egin gabe, baina beti nagusi, aurkariari inongo aukerarik eman gabe.

Montpellierrek ez zuen minik egin. Zuri-urdinek aurrean lan egiten jarraitu zuten, presio handia eginez, eta hiru puntu besterik ez zituen jaso. Erasoan ez zuen beste partida batzuetako minik egin, baina ez zuen denboraldiko hirugarren garaipena eskuratzeko inongo arazorik izan. Hirurak bere zaleen aurrean lortu dituzte.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo