Askatasunak sostengua adierazi dio Orkolagari
GARA |
Askatasunak «elkartasun osoa» adierazi dio gose greban dagoen Aitzane Orkolaga presori eta haren familiari, eta bide batez, kanporatze deliberoekin Estatu frantsesak duen «erantzukizuna» gogorarazi du.
Izan ere, errepresioaren aurkako erakundeak nabarmendu duenez, «Orkolagak greba abiatu badu, bere kontrako kanporaketa eta tortura arriskua salatzeko izan da». Horrez gain, euskal presoak «Euskal Herrian libre bizitzeko duen eskubidearen» aldarrikapenarekin bat eginda, «egungo salbuespen egoera» amaitzeko exijitu dute, eta egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu, zehazki, Hendaian ostiralean, arratsaldeko zazpietan egitekoa den horretan.
Bestalde, Claude Errekart preso politiko ohiari aste honetan Parisen egin dioten epaiketa berria salatu du Askatasunak. Espetxeratua eta zigortua izan ondoren, 2006tik kalean zegoen Errekart eta orain beste sumario baten harira epaitu dute.