GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Ordiziak etxean oso indartsu jarraitzen du

p037_f02.jpg

AMPO ORDIZIA 25
GERNIKA 11

J.L. |

Ampo Ordiziak derbia eskuratu du berriro ere. Bigarren jardunaldian Pegamo Bera Beraren aurka jokatu zuen, eta atzo Gernikaren aurka, eta ez zuen hutsik egin.

Oro har gipuzkoarrak hobeto aritu ziren, batez ere bigarren zatian, lehenengoan oreka izan baitzen nagusi. Partida oso bizi hasi zen, taldeek erritmo bizia jarri baitzioten. Gauzak horrela, Simpsonek, zigor bati esker, etxekoak aitzineratu zituen, baina berehala eman zion partidari buelta talde goierritarrak, Mazak lortu baitzuen entsegua.

Berak jaurti zuen transformazioa ere, baina ez zuen asmatu; bai, ordea, hurrengo jokaldian alde izan zuen zigor-kolpea, eta aldea lortu zuen bizkaitarren alde. Hortik aurrera etxekoak partidari buelta ematen ahalegindu ziren, eta Simpsonek lehen zatiko azken jokaldian gauzatu zuen zigorrari esker lortu zuten. Aurretik berak murriztu zuen markagailua beste zigor bati esker.

Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren, eta horretan lagundu zuen lehen minutuetan Goiak lortutako dropak. Hortik aitzinera bizkaitarrek behera egin zuten, eta Ordiziak ez zuen barkatu, nahiz eta entsegua azken jokaldira arte ez lortu. Ordurako, ordea, partida bideratuta zuten.

Bera Berak irabazi

Pegamo Bera Berak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen atzo, Les Abellesen zelaian, 10-26 irabazi ostean. Norgehiagoka nahiko orekatua izan zen lehen zatian, baina hor ere gipuzkoarrak izan ziren nagusi, eta 5-9 aitzinetik zirela joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian, Bera Berak presio handia ezarri zuen, eta Valentziako taldeak ezin izan zuen hori gainditu. Hala, amaieran asko balio duen garaipena erdietsi zuen Bera Berak. Aurrean lan ona egin zuen, eta atzean ere oso sendo ikusi zen. Donostiarrak sailkapenaren goialdean ibiltzeko taldea egin dute aurten, eta apurka-apurka hasi dira goranzko bidea hartzen, lehen jardunaldietako zaplaztakoen ostean. Atzo garbi erakutsi zuten Les Abellesen gainetik daudela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo