ALDIZKARIA
Euskaltzaindiak argitaratu duen «Erlea» kultur aldizkaria bihar aurkeztuko dute
«Erlea», Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak zuzendutako kultur aldizkaria, bihar aurkeztuko dute Donostiako Kursaalen. Aldizkari berri hau Euskaltzaindiak abian jarri duen egitasmoa da eta Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. «Erlea» literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetean behin argitaratuko da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean. Edizioaz eta diseinuaz Pamiela argitaletxea arduratzen da.