GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joseba Aurkenerena Barandiaran | Urruña

Gora Hego Osetiako herria

Onartu beharra daukat Georgiaren eta Abkhazia eta Hego Osetiaren artean sortutako gatazkaz nire zalantzak izan ditudala. Betidanik izan dut Georgia Euskal Herriaren adiskidetzat, agian Xabier Kintanak hango euskaltzaletasunaz eta gurekiko duten mirespenaz idatzitakoak gogoan nituelako.

Badakit Abkhaziaren eta Hego-Osetiaren askatasun egarri legitimoaren gibelean Errusiaren itzal interesatua dagoela. Errusia ez da oso eredu ona herrien autodeterminaziori dagozkion alorretan, Txetxenian egindako sarraskia dugu horren adierazle onena. Baina abkhaziarrek eta osetiarrek biziki ongi egin dute errusiarren laguntza bereganatzen zanpatzai- lea gainetik kentzeko. Azken gerran ikusi dugu zein amodio handiz maite duen Georgiak Abkhazia eta Hego Osetia: edo gurekin morroi edota sarraskiturik.

Eta orain, lehendakari babo horrek euskaldunez errandakoek egoera argitu didate. Euskal Herria maite dudalako maite ditut Txetxenia, Abkhazia, Hego Osetia eta munduko herri eta kultura zanpatu guztiak, eta guri ukatutako naziotasun sentimenduak munduko zanpatzaile guztiak errefusatzera narama, Georgiako lehendakari nazkante hori barne.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo