GARA > Idatzia > Ekonomia

HENDAIA

Sokoa enpresan izandako bozetan gehiengoa erdietsi du LAB sindikatuak

Bi urtetik behin egiten diren bozetan, gehiengoa lortu du LABek Sokoa lantegian. Irailaren 29an, zehazki, bozen % 59,9 eskuratu zuen eta horri esker, hiru ordezkari izanen ditu Enpresa Batzordean eta lau Langileen Ordezkarien Mahaian. Heren Muruagaren esanetan, emaitzok «urteetan egindako lanaren fruitua» dira eta «langileek gure lan sindikala baloratzen dutela adierazten dute». Lehen gehiengoa zuen CFDTk, berriz, oraingoan bozen %38,1 erdietsi du eta bina ordezkari izango ditu arestian aipatutako batzordean eta mahaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo