Errotik erakusketak antzerkia eta musika dakar gaur Leioara
GARA | LEIOA
Euskal Herriko Unibertsitateak Errotik erakusketa ireki zuen atzo Leioako Liburutegi Nagusiko aretoan. Erakusketak diziplina anitzetako artisten obrak jasotzen ditu, tartean Arte Ederren fakultateko hamar ikasleren lanak, eta bost musika talderenak. Erakusketa antzerki talde baten lanak osatzen du. Diziplina arteko erakusketa honen laugarren edizioa ikusgai izango da urriaren 23ra arte.
Errotik beraz, arte arlo anitzen bilgunea da: musika, antzerkia, performance-ak, pintura, grafismoa, eskultura eta teknologia. Erakusketa bat, bi kontzertu eta antzezlan bat izango dira, artearen erro eta jatorri gisa ulertutako erradikalismoaren ideia ardatz harturik.
Musika eta antzerkia
Erakusketaz gain, Arboretum-en eta 16.00etatik aurrera, kontzertuak ere jorratuko ditu Errotikek. Atzo Elbis Reever eta Vinagre taldeek jo zuten bertan eta gaur berriz, Anorexia Mental, Maha eta Gora Japon taldeen txanda izango da.
Leku berberean, Arboretumen alegia, «¿Por qué Vd. va siempre de negro?» antzeztuko du Teatro Malpartida antzerki taldeak gaur eguerdiko hamabietan.