GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Haig Yazdjian greziarrak «Amalur» lan berria aurkeztuko du, arimaz betea

Greziarra da Yazdjian bai, Sirian jaio eta gurasoak armeniarrak dituen arren. Eta «Amalur» deitu du orain gutxi Libra Music etxean argitara eman duen lana. Diskoaren liburuxkako sarreran azaltzen du gainera, ingelesez eta grekoaz, amalur hitzak euskaraz duen esanahia. Kantari eta alud-jotzaile apartak zuzenean emango du aipatu lana, eta Ekialde Ertaineko doinuak emango ditu «Udazkenean... musika arimarekin» zikloan. Egschiglen mongoliarra, Wim Mertens belgikarra eta Orquesta Femenina Andalusi de Tetuan izango dira gero bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo