GARA > Idatzia > Ekonomia

Hogei kaleratuak berriz hartu arte, greban jarraituko dute Ingemar-eko langileek

p022_f01_148x084.jpg

Amaia ZURUTUZA |

Usurbilgo Ingemar enpresako langileek manifestazioa burutu zuten atzo Donostian, “21 egun greban. Despidorik ez, negoziazioa bai” lelopean. Txandakako sei greba egun egin ostean, pasa den irailaren 25az geroztik greba mugagabean dira enpresako 185 langileak, eta bere horretan jarraituko dute zuzendaritzak uztailean kaleratu zituen hogei langileak berriro hartu arte, eta Ingemarren enplegua bermatuko duen plan bat adostu arte.

Manu Tena ELA sindikatuko delegatuak azaldu zuenez, duela aste batzuk zuzendaritzarekin izan zuten bileran enpresak ez zuen negoziatzeko borondaterik azaldu.

Hala ere, langile guztiak aintzat hartuko dituen plana adostu arte, kaleratuak izan ziren hogeiak barne, enpresak geldirik eta langileak greba mugagabean jarraituko dutela adierazi zuen Tenak. Enpresa batzordea osatzen duten ELA eta LABek lana bermatzeko planean kaleratzeak sustatutako bajekin edo aurreratutako erretiratzeekin egitea defendatzen dute, «kaleratze traumatikorik eta enplegu erregulazioko txostenik gabe».
Bitartean, Ingemar lantokiak itxita jarraitzen du, inolako lan-jarduerarik gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo