GARA > Idatzia > Kultura

PERFORMANCE

Biarritz ondoren, Europatik arituko dira Artitadeto-koak

Atzo abiatu ziren Biarrizko aireportutik Artitadeto kolektiboko hiru kide «Abrigo-maleta Bryan» performance ekimena bideratzeko, ondoren Europan zehar ibiliko den egitasmoa. Arte y derecho Fundazioak eskainiriko beka bati esker gauzatu du kolektibokoak ekintza. Atzo, Biarriztik abiatu, eta besteak beste, Dublin, Londres eta Marseilla hirietako aireportuetan geldituko dira. Performance ibiltari horrek urriaren 19ra arte iraunen du. Egun horretan, zangoak Biarrizko aireportuan pausatuko dituzte berriz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo