GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nafarroaren historia ikasiko dute urriaren 12ko IAren herri eskoletan

GARA |

Astelehenean, Hispanitatearen egun handian, Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak ohikoak diren herri eskolak antolatu ditu ikastetxe eta campusetan, «inposatutzat» jotzen duten egutegiaren aurrean «intsumisio jarrera» bultzatzeko asmoz. Aurten, gainera, Nafarroa 1512-2012 plataformaren lankidetzarekin Nafarroako Erresumaren konkista gertutik ezagutzeko beta izango dute euskal ikasleek.

Herri eskolak «ikasleek ikasleentzat» antolatzen dituzten eskolak dira, eta ohiko eskoletan ikasten ez dituzten gaiak ikasteko baliatzen dituzte, Euskal Herriko historia kasu. Hamaika urte dira IAk herri eskolak mar- txan jarri zituenetik, eta «hezkuntza sistema arrotzekiko borrokan, ikasleen intsumisio jarrera garrantzitsuena» dela defendatu dute.

Astelehenean, 50 herri eskola egiteaz gainera, hiru eskolak ofizialki irekiko dituzte ateak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo