GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

ACB Liga

Zuloak estaltzen hasteko garaipena

Laugarren laurdenera arte asko sufritu zuen arren, Baracen lan ikusgarriari esker lidergoa eskuratzeko garaipena lortu zuen Baskoniak

p034_f01_097x184.jpg

C.B. MURCIA 66

CAJA LABORAL BASKONIA 88

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Arazoak zuzendu eta sortutako zalantza handiak uxatzeko modurik onena topatu zuen Caja Laboral Baskonia eraberrituak atzo, Murtziaren etxean. Markagailuak erakusten duena baino askoz gehiago sufritu behar izan bazuten ere, batez ere kanpoko lerroan -Englishek oso ahul jarraitzen du, eta hortik uler liteke Loftonen fitxaketa- eta jokoaren antolakuntzako hutsuneak handiak izaten jarraitu arren, taldeko «zaharrek» emandakoak eta Stanko Baracek emandako aurrerapauso handiak itxaropenerako, eta batez ere, lasaiago jarraitzeko aukera emango diote Dusko Ivanovici, min hartutakoak sendatzen doazen bitartean.

Gabeziak gabezia, batez ere bigarren zatian, Montenegrokoak lortu nahi duen horren lehen zantzuak ere ikusi ahal izan ziren, taldeak defentsa itxi eta korrika egiteko gaitasuna izan baduela erakutsi zuenean. Ildo horretatik, jokalarien artean errotazio asko gehiago egon daitekeela ere pentsatzekoa da, eta hori oraindik beren sasoi onenetik urrun dauden Oleson, Lofton, Eliyahu eta burua jaso ezinik jarraitzen duen English taldean sartzeke daudelarik.

Hasieratik nabariak izan ziren Baskonia berri honen gabeziak, batez ere joko estatikoan jokatzeko. Atzean, lerroak estutzeko zailtasun handiak izan zituen, bereziki kanpoko lerroan, eta korrika egitea galarazi zien horrek. 5x5ean ez Ribasek, ez Marcelinhok ez zuten taldea behar bezala zuzentzen, eta ia lehen laurden osoa markagailuan atzetik izan ziren. Iaztik geratzen ziren jokalariek, San Emeteriok, Splitterek eta Teletovicek hartu zuten ardura, gainerakoen artean minutuak asko banatu zirelarik.

Errebotea eta kanpo jaurtiketarik eza izan ziren beste hutsuneak, eta agian horrexek bultzatuta erabaki zuen Dusko Ivanovicek bost hilabeteetan jokatu gabe izan den Brad Olesoni Baskoniaren elastikoarekin aritzeko lehen minutuak ematea, inork uste baino azkarrago.

Nolanahi ere, taldeko «zaharren» lanari esker, Dusko Ivanovicenen jokalariek markagailuan aurrea hartu zuten, baina azken minutuetan, Delininkaitisek eta Vujanicek 6,25eko marratik egindako sarraskiak abantaila puntu batera murriztu zuen atsedenaldiaren aurretik.

Barac, erabakigarri

Berri pozgarrienen artean, Stanko Baracek atzo eman zuen aurrerapausoa nabarmendu beharrekoa da. Bere maila eman ez duen bi urte igaro ostean, kroaziarrari zirt edo zart egiteko garaia iritsi zaio, eta atzo behintzat, erakutsi zuen berarengan konfiantza ezarri dutenek zerbait badakitela. Splitterrekin bikote eginez, eta brasildarraren ordezko gisa ere bai, lan bikaina egin zuen erraldoi gazteak, bai jazartzean eta bai erasoan ardura hartuz. Gainera, Tiago Splitterrei atseden emateko aukera eskaini zion Ivanovici, bera kantxan zela jo baitzuen taldeak partida irabazteko kolpea.

Hori bai, laugarren laurdenera arte itxaron behar izan zuten gasteiztarrek, ordura arte, markagailuan ihes egiteko ahalegin guztiei erantzuteko gai izan baitzen Murtzia.

Azken laurdenean, ordea, Baskonia osoago heldu zen eta defentsan pauso bat aurrera emateko gai izan zen unean apurtu zen lehia. Errebotea itxi eta defentsan lerroak ixteak korrika egiteko aukera eman zion Caja Laborali, eta hiru kontraerasorekin partida hautsi zuten gasteiztarrek, azken minutuetan gozatzeko beta hartuta, batez ere Stanco Baracek.

Barac

Pibot kroaziarrak eman zen eguneko ezustekorik onena, sekulako partida jokatu baitzuen. 20 puntu, 6 errebote eta hiru txapel eginda, ia-ia jardunaldiko jokalaririk onena izan zen, inor gutxik espero arren.

Oleson

Egunak ekarri zuen beste ustekabea, izan ere, bost hilabeteren buruan kantxara itzuli baitzen Alaskako gaztea. Aste honetan espainiar herritartasuna jasotzea espero du.

«Se han notado las tres semanas de más que lleva trabajando Barac»

Dusko Ivanovic sabía muy bien antes del partido qué tipo de equipo se iba a encontrar de frente. Durante la semana habló de que se trata de un equipo que ha fichado «muy bien», y que una de sus mayores armas estaba en los aleros tiradores, sobre los que destacaba una gran capacidad de moverse sin balón. Y no anduvo nada desafortunado el montenegrino, ya que desde más allá de la línea de 6,25 llegaron las mejores ocasiones del conjunto de Moncho Fernández.

A pesar de haber mantenido un resultado muy igualado durante treinta minutos del encuentro, el técnico baskonista se mostró contento porque de momento, lo más importante es ganar. Sin embargo, pronto la rueda de prensa cambió de tercio para pasar a hablar de uno de los temas más importantes del día, el gran rendimiento de Stanko Barac. Ivanovic aprovechó el hecho para volver a sus principios, y autoreafirmarse: «Siempre pienso que el trabajo da sus frutos, y hoy se han notado las tres semanas antes que Stanko comenzó a trabajar», dijo con contundencia.

Las bajas siguen siendo una de las preocupaciones más latentes entre los aficionados, y por supuesto cuerpo técnico, baskonistas. De momento, Ivanovic valoró positivamente las incorporaciones de Brad Oleson y de Marcelinho Huertas. Sin embargo, sigue la preocupación sobre la recuperación del resto de lesionados. Y es que nadie quiere dejar recursos en la cuneta, sabiendo que el jueves se disputa en Zurbano uno de los derbis, a priori, más igualados que se recuerdan entre el Bilbao Basket y el Baskonia. Koldo AKORDRDARREMENTERIA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo