Eskola, lantegi eta kaleetan, gaurkoan, protestak nagusi
Ikasle mugimenduak Herri Eskolak antolatuz eta langile sindikatuek elkarretaratzeen bidez aurre egingo diote «arrotza» deritzoten gaurko Hispanitatearen egunari. Arratsaldean hiriburuetan egingo diren manifestazioek hartuko dute protestaren lekukoa, «ospatzeko arrazoirik ez» izateaz gainera, egun hau «errepresio eta gerra zikinaren sinonimo» dela salatzeko.GARA |
Egutegi espainolean leku esanguratsua duen Hispanitatearen eguna aurten ere protestaz beterik dator Euskal Herrira. Goizean goizetik, ikasle eta langileek aurre egingo diote «jai egun arrotza» deritzoten honi. Arratsaldean aldiz, herritarrak oro har aterako dira kalera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetan egitekoak diren manifestazioetan.
Alta, protestan abiatu den lehena Durangoko ezker abertzalea izan da. Bizkaiko herri hori San Fausto jaietan buru-belarri aritu arren, atzo ez zituzten euren txosnak zabaldu, gaurkoa laneguntzat hartuta. Gainera, atzoko egunez Durangora parrandan ez joateko deia egin zieten euskal herritarrei.
Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak antolatuta, 50 bat ikastetxe eta campusetan Herri Eskolak izango dira gaur goizean. Eskola horietan, betiko gaiez gain, Nafarroako Erresumaren konkista gertutik ezagutzeko beta ere izango dute aurten euskal ikasleek, Nafarroa 1512-2012 plataformaren lankidetzarekin. Herri eskolak ez ezik, beste hainbat ikastetxek ere ateak zabalduko dituzte modu ofizialean.
Sindikatu abertzaleek ere hartu dute hitza, eta euren kontrakotasuna adierazi diote Hispanitatearen egun honi. LABek euskal egutegi propioa aldarrikatuko du eguerdirako iragarriak dituen elkarretaratzeetan -Gasteizen, 12.00etan, Andre Maria Zuriaren plazan; Donostian, 12.30ean Boulevarden; Bilbon, 12.30ean, plaza eliptikoan; eta Zangozan-. ELA sindikatuak ere lan egiteko hautua egin du, eta bere egoitzak zabalik izango ditu gaurko egunean.
Gazte Abertzaleek ere elkarretaratzea iragarri dute gaur eguerdirako, «Gure aberria, Euskal Herria» lelopean. Ajuria Enean egingo dute kontzentrazioa, eta gazte erakundeko idazkari nagusi Maider Karrere eta EAko buruzagi Pello Urizarrek hitza hartuko dute bertan.
Manifestazioak hiriburuetan
Arratsalderako, berriz, manifestaldiak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, «gerra zikinari eta faxismoari» erantzuteko xedez.
Iruñeko hitzorduaren harira, faxismoaren biktima izan diren herritarrek urteetan zehar eraman dute aurrera «Gaur eta atzoko faxismoari stop» izenez ezagututako dinamika, eta aurtengoan ere atxikimendu ugari jaso du 17.30ean autobus geltoki zaharretik aterako den manifestazioak.
Lau mobilizazioetako deialdiak zabaltzeko lehengo asteburuan egindako agerraldian Jon Anzaren senide eta lagunak eta azken urteotan gerra zikinaren ondorioz hildako herritarren senideak bildu ziren. «Urriaren 12an euskaldunok ospatzekorik ez dugu ezer», nabarmendu zuten, eta egun honek sinbolizatzen duena, «errepresioa, Guardia Zibila, tortura eta gerra zikina» direla gaineratuz, horiei aurre egiteko manifestaldietan parte hartzeko deia egin zioten euskal gizarteari.
Pese a que las protestas motivadas por el día de la Hispanidad recaban cada vez más fuerza en Euskal Herria, este año será la primera vez que Lakua asista al desfile militar que se celebra en la capital española. Será el consejero del Interior, Rodolfo Ares, quien acuda al evento en representación del Gabinete de Patxi López. Asimismo, junto a Ares también viajará hasta Madrid, la presidenta del Parlamento de Gasteiz, Arantza Quiroga.
Los actos consistirán en un desfile organizado por el Ministerio de Defensa y en él que participarán 3.100 militares, 250 vehículos y 73 aeronaves. Después tendrá lugar una recepción oficial en el Palacio Real español, donde también acudirán por primera vez los representantes de Lakua.
GARA