GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Zahartzaroko gaitzei buruzko lan batekin itzuli da Hika Teatroa

Hiru urteko geldiunearen ostean, Hika Teatroa konpainiako kideak oholtza gainean daude berriz. Gaur Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari hasiera emango dion «Aitarekin bidaian» antzezlanak, gaixo den aita baten eta bere zaintzailea den semearen arteko hurbilketa du ardatz.

p056_f01_148x103.jpg

Itziar AMESTOY | GASTEIZ

Azken hamarkadetan izandako gizarte aldaketek bizi-itxaropena izugarri handitzea eragin dute, eta, ondorioz, zahartzaroa herritarren kezka iturri nagusienetakoa bilakatu da. Arantza Iturbe eta Agurtzane Intxaurragak kezka hori hartu zuten ardatz «Aitarekin bidaian» antzezlana idazteko. Elkarrekin idazten duten laugarren lana da, eta argi erakutsi dute bizipen propioetan oinarritu direla.

Hika Teatroak gai ugari jorratu ditu 1990. urtean sortu zenetik; «Ai, ama!» ikuskizunean, adibidez, amatasunaz aritu ziren. «Orain dela hiru urte, ordea, Arantxa eta biok elkartu eta gure guraso eta aiton-amonen inguruan kezka ugari genituela konturatu ginen», azaldu du Agurtzanek. Hori ikusita, eta herritarren zahartzea gero eta arazo «potoloago» dela jakinda, auzia lantzea erabaki zuten. Hori izan zen, hain zuzen ere, gaur oholtza gainean ikusi ahal izango dugun «Aitarekin bidaian» lanaren iturburua.

Antzezlanean elkarrekin bizitzera behartuta dauden aita-semeak aurkituko ditugu. Aita gaixo dago eta, ondorioz, buruak beste mundu batzuetara ihes egiten dio maiz. Semea, bere aldetik, amari hil aurretik agindutakoa bete eta aita zaintzen ahaleginduko da. Oztopo ugari aurkituko dituzte bidean. Lehenik eta behin, belaunaldi arteko inkomunikazioari egin beharko diote aurre, ama baitzen bien arteko zubia hil artean. Semeak, gainera, garai zailak bizi ditu lanean.

Muturreko bi pertsonaia eraiki dituztela onartu du Agurtzane Intxaurraga zuzendariak. Aita ameslariaren parez pare erabat praktikoa den semea jarri dute. Hala, zahartzaroari lotutako gaixotasunak jorratzeaz gain, komunikazioaren arazoa ere landu nahi izan dute. Bide batez, egoera mingarri batean itxaropenari ateak ere ireki nahi izan dizkiote; nahi izanez gero, bi pertsonen arteko hurbilketa beti eman daitekeela nabarmendu nahi izan dute, «oso zaila izan arren».

Antzezlanari gorputz emateko bi aktore ezagun aukeratu dituzte: Joseba Apaolaza eta Jose Ramon Soroiz. Jabier Muguruza musikariak ere parte hartzen du lanean bere akordeoiarekin. Zuzeneko musika eskaintzeaz gain, aitaren alter ego-a ere antzezten du Muguruzak; aitak ametsetan izan nahiko lukeen pertsona da, hain zuzen ere.

Aktoreak, «bermea»

Agurtzane Intxaurragak onartu duenez, Joseba Apaolaza, Jose Ramon Soroiz eta Jabier Muguruza bezalako profesionalekin lan egitea «bermea» izan da. Programatzaileek ere hala uste dutela dirudi, hurrengo hileko agenda bete-beteta baitute. Hala, hiru urteko geldialdiaren ostean, lanez lepo izango dira Hika Teatroa konpainiako kideak beraien itzuleran. «Arnasa sakon hartu dugu eta berriz ere bideari ekiteko prest gaude», nabarmendu dute. Gainera, «arreta merezi duen proiektua» egin dutela uste dute. Aurreko astean antzeztu zuten lehen aldiz «Aitarekin bidaian» Durangon eta, zuzendariak azaldutakoaren arabera, harrera ona jaso zuten: «Lana gogorra baina oso ona zela esan ziguten ikusleek».

Antzezlanak izan dezakeen arrakastaren gakoa ez dago aktoreen izen eta lan onean bakarrik. Izan ere, Hika Teatroa konpainiakoen ustez, «zoritzarrez», jorratzen dutena gai oso arrunt eta zabaldua da egun, eta, hortaz, erraza da jendeak antzezlanarekin bat egitea.

Arranca el veterano festival de Santurtzi

Con el trabajo de Hika Teatroa quedará inaugurada la trigésima edición del Festival Internacional de Teatro Santurtzi. No sólo eso, la función que tendrá lugar en el Serantes Kultur Etxea se completará con Kukai y su espectáculo de calle «Soka», con su versión contemporánea de esta danza tradicional. Por delante quedarán, después, dos meses en los que tanto el SKA como las calles acogerán varias funciones.

La jornada de mañana también tiene varias citas. Mikel Martínez y Patxi Telleria estarán con su compañía Ez dok Hamairu y la función «Euskarazetamol». Como complemento en la calle, Ganso & Cía y su «Caídos del cielo», Zanguango Teatro con «Tocata y fuga» y «El Gran show de la patera rosa» de La Pez. Durante ese mes, por otro lado, el SKA acogerá dos espectáculos más: «Só Tinha de ser com vocé», el día 30, con una compañía de danza llegada desde Brasil y al día siguiente «Las vacaciones de Josefa» de Txalo Produkzioak en la que se pueden ver a los actores María Luisa Merlo, Belinda Washington y Carlos Lozano bajo la dirección de Jaime Azpilicueta.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo