
KONTZERTUA
Jim Jones Revue eta bere rock gordina Hell Doradon
Jim Jonesek -The Hypnotics talde garagero eta basatiko abeslari ohiak- gidaturiko The Jim Jones Revue taldea Gasteizen izango da gaur gauean. 22.00etatik aurrera, doako kontzertua eskainiko dute Hell Dorado aretoan. Britainiarrak rock & roll primitibo eta indarrez betea egiten dute eta izen bereko diskoarekin harrituta utzi dituzte zaleak. Aurretik, Pautik iritsitako Randy Mandys taldearen punk-rocka izango da entzungai.