LIRIKOA
Ute Lemperrek «Último tango en Berlín» obrarekin bidai musikala proposatuko du
Ute Lemper abeslari alemaniarra Iruñeko Gayarre antzokian izango da gaur arratsean. «Último tango en Berlín» ikuskizunarekin «denboran zehar bidaia musikal bat» egitera gonbidatuko du «atzo eta gaurko hiri alemaniarreko kabaretaren enbaxadoreak». Marlene Dietrichen ondorengotzat hartu dute Lemper, baita kabaret berlindarraren eta kantu frantsesen oinordekotzat ere. Aktore, abeslari eta dantzari honek gidatutako ikuskizunean, Kurt Weill, Edith Piaf, Jacques Brel, Astor Piazzolla eta Nino Rota bezalako autoreen kantuak jorratuko ditu, tartean, hain ezagunak diren «Lilli Marlene» edo «Ne me quitte pas».