ZINEA
Dancehall erritmoen errege Sizzla dakar Bilbora BUM jaialdiak
Egungo reggae jamaikarrean izar dirdiratsua da Sizzla Kalonji -orain bi urte Zornotzako Belarregae jaialdian izan genuen-, iraganean homofobo salaketak jaso eta atzean utzi omen dituen rastafaria. Karibeko erritmo zaharren berritzaile, sekulako jarraitzaile andana du mundu osoan zehar eta Bilbon, The Firehouse Crew musikari taldea izango du laguntzaile. Aurretik, gurean dancehall musika jorratzen ari den bikote gaztea: Novato & Mad Muasel.