GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

SUSTRAIAK

Egschiglen mongoliarrak musika arimaduna darama Leioako udazkenera

Ulan Batorren 1991n sortu zen talde mongoliarra dugu Egschiglen («doinu ederra» esan nahi du) taldea. Musika ez ezik antzinako kondairak eta ipuin antzerkiak ere lantzen dituzte, eta beraien sustraiak bizirik mantentzea dute xede. «Herri bateko musika bertako paisaiak sortzen du», taldekideek diotenez, eta Mongolia -Asia erdigunea hartzen duen herria, bost aldiz Alemaniaren hedapena duena- «zelai amaigabez osatuta dago, Gobi basamortu ertzera heldu arte, tartean elurtutako Altai eta Changaj mendiak direla». Musikaren bidez bertara bidaiatu nahi duenak, jo dezala Leioara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo