GARA > Idatzia > Mundua

Karadzicen epaiketa atzeratzeak biktimen haserrea eragin du

Radovan Karadzic Bosniako serbiarren buruzagi ohiak epailearen aurrean agertu behar zuen atzo, baina ez zenez agertu, epaiketa gaurko uztea erabaki zuen Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak. O-Gon Kwon epailearen erabakiak haserrea piztu zuen atzokoan bertaratu ziren biktimen eta haien senitartekoen artean. Gainera, Karadzicen lege aholkulariak atzo iragarritakoaren arabera, buruzagi serbobosniarrak gaur ere ez du aurkezteko asmorik.

p018_f01_172x112.jpg

GARA

«Akusatuaren eta hura ordezkatzeko abokatu baten falta ikusita, Aretoak gaurko auzibideak atzeratu egingo ditu», erabaki zuen atzo O-Gon Kwon epaile hegokorearrak, Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian, Hagan (Herbehereak).

Kwon epaileak argitu zuenez, Aretoak gaur eguerdian ekingo dio berriz auziari, Alan Tieger fiskalak akusatuaren aurkako karguak irakurtzearekin.

«Karadzic jaunari bihar hemen egoteko eskatzen diogu, epaiketa oztopatu ez dezan», esan zuen epaileak, baina ez zuen zehaztu, hala ere, zer gertatuko den akusatua biharko saiora agertzen ez baldin bada.

Joan den asteazkenean, epaiketaren abiatzeari boikota egiteko asmoa iragarri zuen Karadzicek, bere buruaren defentsa prestatzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuta.

Atzo, bestalde, Karadzicen lege aholkulariak, haren ziegara bisita egin ostean, aditzera eman zuen buruzagi serbobosniarrak gaur ere ez duela epaiketara agertzeko asmorik.

ANP agentzia nederlandarrak jasotako adierazpenen arabera, aholkulariak azaldu zuen Karadzic bere buruaren defentsa «gogo handiz» ari dela prestatzen, eta lan horrek ez diola uzten epaitegira joateko denborarik.

Karadzicek jarrera horri eusten badio, epaileek abokatu bat ezartzeko erabakia har dezakete, prozesua eten ez dadin.

Elkarretaratzea

Karadzicen epaiketa atzeratzea erabaki izanak aretoan zeuden biktimen eta haien senitartekoen haserre bizia eragin zuen.

Gainera, biktima bosniarren hogei elkarte inguruk deitutako elkarretaratzea izan zen Auzitegiaren kanpoaldean, «Lotsa Europan. Genozidioa: 8.106 eraildako Srebrenican, 1995ean» lelopean. Hildako guztien izenak zeramatzaten afixak eta haien argazkiak ere presente egon ziren Hagan.

«Gizateriaren aurkako delituak», «gerra krimenak» eta «genozidioa» egozten diote Radovan Karadzici.

«Genozidio» karguek Bosniako Srebrenica hirian jazotako sarraskiarekin lotura dute. Bertan 8.000 musulman hil zituzten; eta Sarajevoko setioan, beste 12.000 zibil, 1995. urtean.

Las sociedad serbia se debate entre el olvido y la desconfianza

La mayoría de los serbios ha dado la espalda al juicio del presunto genocida Radovan Karadzic, que comenzó ayer, centrados en otro problemas más acuciantes de su vida diaria y en la búsqueda de un futuro mejor 14 años después del final de la guerra de Bosnia (1992-1995).

Aunque el proceso no ha despertado gran interés, muchos ciudadanos esperan todavía conocer la verdad sobre las pasadas guerras.

«Creo que el destino de Karadzic interesa cada vez menos a la gente», afirmó Zeljko Kopanja, analista político residente en Banja Luka, capital administrativa de la República Sprska y la segunda mayor ciudad de Bosnia-Herzegovina.

Kopanja consideró que «el proceso [el juicio contra Karadzic iniciado ayer] se seguirá, pero no en la medida en que se pudiese pensar».

«Por supuesto, el Tribunal destapará muchas cosas que se desconocían, la Fiscalía presentará sus argumentos, la defensa los suyos y, en ese contexto, será seguido el juicio», indicó.

Karadzic, acusado en 1995 de genocidio, crímenes de guerra y de lesa humanidad, fue arrestado en julio de 2008 por los servicios secretos serbios en Belgrado, donde ejercía de médico naturista escondido bajo una identidad falsa.

En Belgrado, muchos ciudadanos se muestran indiferentes ante el juicio. Otros, sin embargo, desconfían del Tribunal Penal Internacional para la Antigua Yugoslavia como medio para conocer la verdad, «porque no es imparcial». Según la agencia Efe, los serbios creen que el tribunal «juzga a los serbios y libera a otros. No sólo una parte es responsable». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo