GARA > Idatzia > Kultura

KONTZERTUA

Kurt Elling abeslariak 60. urteetako jazza omenduko du 365 Jazz Bilbao-n

Bilboko Arriaga antzokian Kurt Elling jazzaren izen handia agertuko da gaur, 20.00etan. Elling-ek Bilbora ekarriko duena «Dedicated to you. Sings Coltrane/Hartman» emanaldi mitikoenetarikoa da; hots, hartualdi batean zuzenean grabatutakoa, CD esklusiborako, New Yorkeko Lincoln Center-en. John Coltrane apartak bere laukotearekin edo Johny Hartman abeslari beltzarekin 1960ko hamarkadan egindako musika eta grabazioak omentzen dituen lana. Elling-ek, ordea, ez du kopiatzen; bere estiloa ezartzen du. Musikari izateaz gain, idazle, poeta eta filosofo ere baden Kurt Elling gai da abesti bihurtzeko Walt Whitman-en poema bat. Diziplina anitzeko artista da, ahots-jazzaren munduan marka utzi duena bere tinbre eta nota eutsiarekin. Hiru album ditu Grammy-etara izendatuak: «Blue Note: Close Your Eyes», «The Messenger» eta «This Time It´s Love».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo