LEHIAKETA
Beasainen ostean, Zumaian jarraituko du Gipuzkoako Kantu Txapelketak
Euskal Kantu Txapelketa abian da, eta joan den asteburuan, Beasaingo Usurbe antzokian egin zuten lehen kanporaketa. «Aipatzekoa da abeslariek abestu zituzten kantetatik bi sorkuntza lanak izan direla», nabarmendu dute antolatzaileek. Hurrengo hitzordua larunbat honetan izango da, Zumaiako Aita Mari aretoan. Hirugarren eta azkena azaroaren 7an izango da Arrasaten. Saio guztien artean puntuazio altuena lortzen duten 12 parte-hartzaileak arituko dira azaroaren 15ean Donostian jokatuko den finalean. Lehen kanporaketan Amaia Hermosa eta Tamara Errazkin, Maialen Etxeberria, Marta eta Enara, Garazi Egiguren, Izaro, Aiora eta Garazi eta Julene Cabo eta Ainhoa Mendiburuk parte hartu zuten