GARA > Idatzia > Ekonomia

Mutrikuko Metec-Motric enpresak lanpostuak berma ditzala eskatu dute langileek

A.Z.

Mutrikuko Metec-Motric enpresak fabrikak egun betetzen duen lursaila saldu, eta herriaren kanpoaldean beste berri bat eraikitzeko asmoa du. Langileak -gehienak enplegua erregulatzeko espediente baten menpe daude abuztutik- arduratuta daude, ordea, enpresaren «egoera kezkagarriarekin».

Zuzendaritzak hartutako hainbat erabaki salatzearekin batera, Udalari eskaera zehatz bat egin diote langileek: lantegiak egun hartzen duen lur eremu hori birkalifikatzeko asmoa beteko badu Udalak, Metec-Motric-eko arduradunei lanpostuak bermatzeko konpromisoa bere gain har dezaten baldintza jartzea nahi dute langileek. Izan ere, beldur dira enpresak ez ote duen herritik alde egingo edo langileak kale gorrian utziko, behin lursail hori saldutakoan, sekulako irabaziak eskuratuta.

«Ez zen hori egiten duen lehen enpresa izango», adierazi dute, gogora ekarriz eskualdean bertan Iber Leiber enpresa itxi dutela orain dela gutxi, 85 langile inguru kale gorrian utzita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo