GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Aitaren errekorraren zaindari nagusia

Julen Retegi izango da Aimar Olaizolak Julian Retegiren txapel kopurua gainditzeko lehen oztopoa Labriten.

p039_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Berak sarri onartu bezala Retegi abizena bizkarrean eramateak kalte egin dion arren, Julen Retegik ia dena dauka bere aita Juliani eskertzeko pilota munduan eta esker opari polit bat egin diezaioke asteburu honetan Labriten, kaiolan duen garaipen errekorrak berea izaten jarrai dezan, nahiz eta iaztik Aimar Olaizolarekin partekatu behar duen. Bosgarren txapela janztea da goizuetarrak aurtengo ediziorako jarri duen helburua eta Eratsungo maisu handiaren semea izango da bide horretan gainditu beharreko lehen oztopoa.

Txapelketa guztietan egin duen bezala, atzo ere alboan izan zuen aita Julen Retegik Labriten egindako pilota aukeraketan. Final-laurdenetan parte hartuko duen pilotaritik gazteena izanda, primeran datorzkio pilotaren sekretu guztiak dakizkien aitaren gomendioak erronka zail honi ekiteko.

Hiru urte zituenetik ikusi zizkion Julianek Juleni pilotan gora egiteko dohainak eta gaur egun ere, askoren ustez aurrelariaren bilakaera uste baino motelagoa izan den arren, aitak ez du semeak gora egingo duen inolako zalantzarik. Honen inguruan galdetuta, Retegi II.ak beti gogoratzen du berak ere 25 urte bete arte ez zuela ezer irabazi eta semeari ikaragarrizko presioa sortzen diotela horrelako komentarioek.

Irabazle sena

Ahalmen guztien gainetik, berezkoa zuen irabazle sena izan zen Julian Retegi historiako pilotaririk onena bilakatu zuen sekretua eta Julenek ere hortik apur bat baduela erakutsi zuen atzoko Labriteko ekitaldian.

Aspeko aurrelariak badaki pronostiko guztietan Aimar Olaizolak faborito garbi gisa irtengo duela, baina bere aukeretan konfiantza handia dauka. «Nire aukeretan sinistu beharra daukat. Aldez aurretik galtzaile irteteko, zertarako partidara etorri? Horretarako hobe etxean geratzea. Nik susto bat eman nahi diot, eta irabazten ahalegindu gutxienez. Ni neure jokoa egitera irtengo naiz eta Alcorconek Kopan eman dion belarrondokoa bezala, edozer gauza gerta daiteke», adierazi zuen.

Adierazpen honetaz gain, oso aitarena den ausardia ere erakutsi zuen, egungo kaiolako txapeldunari irabazteko zer egin behar duen galdetu ziotenean. «Nik inoiz ez dut partidetara estrategia bat eramaten, gauzak uste bezala irteten ez zaizkizunean eskema guztiak hausten zaizkizu-eta. Momentuan momentukoa egin eta inprobisatzea nahiago izaten dut».

Hori bai, garbi dauka Aimarrengandik zerk ematen dion beldurrik gehien. «Gantxoa da Aimarren armarik eraginkorrena. Ondo errestatu ezean, Olaizola II.ak sake errestoan min ikaragarria egiten dizu».

Julen Retegi Olaetxea eta Patxi Ruizi irabaztetik datorren bitartean, larunbatekoa izango da Aimar Olaizolarentzat aurtengo lehen partida lau eta erdiko txapelketa honetan, eta horrek beti sortzen die pilotariei halako beldur bat, nahiz eta iazko egoerarekin alderatuta askoz hobeto heltzen den. Iaz txapelketan parte-hartzeari muzin egitekotan egon zen lesio baten erruz, baina Tolosan Koka gainditu ostean, gorantz egin zuen etengabe eta txapela janztea lortu zuen. Aurten, alde horretatik, ez du inolako beldurrik, eta Julen Retegi da bere kezka nagusia.

«Irabazteko oso pilotari zaila da. Aurten bi partida irabazi ditu eta iaz Barriolari irabaztetik gertu egon zen. Botera ondo moldatzen da eta distantziara bikain moldatzen da. Partida borrokatua izango da».

Titín quiere hacer que Asier corra

Los dos pelotaris más veteranos de los que están en competición, Titín III y Asier Olaziola, abrirán esta jornada de cuartos de final el viernes en Balmaseda. Pese a su mayor edad, el de Tricio siempre ha sido más ágil y ligero que el de Goizueta, por lo que tiene clara la táctica a emplear para poder seguir adelante en el campeonato.

«Asier Olaizola es un rival muy difícil. Es un delantero que se adapta muy bien a la distancia. Saca bien y sus derechazos abren mucho hueco. Si le dejo hacer su juego y no consigo moverle en la cancha no tendré mucho por hacer», declaró el delantero riojano en declaraciones recogidas por aspepelota.com.

Por lo demás, el apartado de material discurrió sin más problemas y ambos se decantaron por pelotas de un peso muy similar y no pusieron pegas al frontón, pese a que no está en el circuito de los más habituales. «Estoy a gusto con el material. Las de Asier son algo más bajas que las mías. Yo he escogido material más alegre. Las cuatro son bonitas para jugar. El frontón está muy bien. Yo ya he jugado varias veces y es un frontón noble, con suelo y frontis buenos».J.O.

Pilotak

Aimar Olaizolak 105 eta 104,5 gramoko bi pilota aukeratu zituen, Julen Retegiren 105 eta 105,6 gramokoak baino exigenteagoak. Aspeko pilotariarenak bote erdikoak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo