GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Euskal Herria» ezabatzeari aurre egin diote bost taldek

p014_f02.jpg

R.S. |

Euskal Herria kontzeptua testuliburuetatik desagerrarazteko Nafarroako Gobernuak berrireki duen «gurutzadari» aurre egin diote, batera, hezkuntza arloan lan egiten duten bost elkartek. Atzo Iruñean agerraldia egin zuten Sortzen-Ikasbatuaz, IA, Bai Euskal Herriari, Euskal Herriak Bere Eskola eta LABek, «euskal irakasleei orain arteko bideari eutsi diezaieten eta aurrera jarrai dezaten» eskatuz.

Hainbat zuzendari eta gurasok ere bat egin dute aldarrikapen honekin. «Testuliburu manipulatuetan agertzen den errealitate desitxuratu batetik haratago, gustatu ala ez, gizon-emakumeez osaturiko herri bat da- go: Euskal Herria», irakur daiteke Bai Euskal Herriari elkarteko Erruki Ezkurrak eta Sortzen-Ikasbatuaz taldeko Nestor Martinezek irakurritako agirian.

Auzia ez dela isolatua nabarmendu zuten, eta ikurrinak edo euskarak jasaten duten jazarpena jarri zituzten adibide gisa. Antzeko erasoak ez direla Nafarroara mugatzen ere aipatu zuten. Eta ondorio hau atera zuten: «Euskal Herriak hezkuntza sistema nazionala behar du».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo