GARA > Idatzia > Euskal Herria

DONOSTIA

Anzaren argazkia balkoian izateagatik herritar bat mehatxatu du Ertzaintzak

Jon Anzaren desagertzea salatzen duen maindirea balkoian eskegita zuen donostiar baten etxera bertaratu zen astearte arratsaldean Ertzaintza, eta maindirea kendu ezean «terrorismoari gorazarre egitea» egotzita diligentziak irekiko zizkiotela mehatxu egin zioten. Intxaurrondoko bizilagunak, ordea, uko egin zion maindirea kentzeari. Mehatxu honekin Jon Anzaren kasua «estaltzeko ahalegina» dagoela deritzo amnistiaren aldeko mugimenduak. Era berean, atzo hileko azken osteguna izaki, Jon Anzaren lankideak elkarretaratzea egin zuten Hendaiako Joncaux biribilgunean, Sokoa enpresatik hurbil. Bertan, militante politikoa desagertu zenetik urte erdia pasa dela salatu eta gertatutakoa argitzeko eskatu zieten Estatu frantsesari eta espainolari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo